Alea TB

Duela bost hilabete, Gasteizko kaleak gelditu zituen alarma egoerak

Mikel Buruaga 2020ko abu. 16a, 08:30

Duela bost hilabete, martxoaren 16an, alarma egoera ezarri zen. Konfinamenduaren laugarren egunean, ALEA kalera irten eta Gasteizko erdialdetik ibili zen, kamera eskuan hartuta. Hau da kalean topatu genuena.

Kaleak erdi hutsik, isilik. Banaka edo txakurrarekin doazen lagunak. Motxiladun riderrak. Ibilgailu gutxi batzuk eta garraio publikoa martxan, jende gutxirekin. Koronabirusak eragindako konfinamenduaren laugarren egunean grabatu zen bideoa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago