Balio Magikoak Oliver magoa eta Eva Laordenen ikuskizuna da; antzerkia, umorea eta magia nahasten dituzte. Proposamen parte hartzailea eta dibertigarria da, eta, gainera, beste pertsona batzuekiko zein ingurumenarekiko elkartasuna eta errespetua sustatu nahi ditu, besteak beste.
Sarrera doan, edukiera bete arte.
Auzoarentzat zabalik
Jarduera hau Auzoarentzat Zabalik programaren barruan dago. Gasteizko Hezkuntza Zerbitzuak zenbait eskola-patio irekitzea sustatzen du, jolaserako, jarduera librerako eta haurren zein familien erabilera autonomorako, hiriak eskaintzen dituen jolas-aukerak aberasteko.
Programa osatzeko, 2020ko udan, hainbat jarduera ludiko-kultural egingo dira gune horietan bertan.
ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?
WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.
TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?