2020/09/01 20:00

IKUSKIZUNA

Panta Rhei eta txotxongiloak, 'Astokillo'

Panta Rhei eta txotxongiloak, 'Astokillo'
Hegoalde Gizarte Etxeko kanpoaldea, Gasteiz

80. hamarkadatik martxan dagoen Panta Rhei antzerki taldeak Astokillo txotxongiloen ikuskizuna eskainiko du Gasteizen.

Sinopsia:

Maese Zambulonek, Madame Zoritak eta Rigoletto astoak ikuskizunaz gozatzera gonbidatzen gaituzte.

Maese eta Madamen helburua Zambulon asto-esnea saltzea da, eta horretarako Rigoletto erabiliko dute jendea erakartzeko, baina ez dute kontuan izan zenbateraino izan daitekeen egoskorra asto gazte baten izaera.

Gainera, jakin-min handiko izakia da Rigoletto, eta guztia ezagutu nahi duenez, muturra edozein tokitan sartuko du: berdin dio izozki denda bat hala fruta denda bat izan.

Hala ere, gehien maite duena asto-esnea da, dudarik gabe, eta edozer gauza egingo du trago bat lortzearren. Baina Maesek eta Madamek ez diote erraz jarriko.

Oharra:

Gasteizko Udalaren udako kultur programazioaren barruan egingo diren ikuskizun guztiak aire zabalean egingo dira, esparru mugatuetan, edukiera mugatuarekin eta segurtasun protokolo bat errespetatuz.

Gonbidapenak ikuskizunaren astean bertan erreserbatu ahal izango dira, astelehenetik aurrera, ekitaldia hasi arte edo lekuak amaitu arte. Pertsona bakoitzak gehienez bi plaza erreserbatu ahal izango ditu, online edo, bestela, telefonoz: 945-161618, 9:00etatik 15:00etara.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide