Gasteizko Udalak aire zabalean antolatutako udako kultur programazioaren barruan, Oihane Perea, Beñat Garaio, Aroa Arrizubieta eta Manex Agirre bertsolariak arituko dira Aintzane Irazusta gai-jartzailearen esanetara.
Oharra:
Gasteizko Udalaren programazioaren barruan egingo diren ikuskizun guztiak aire zabalean egingo dira, esparru mugatuetan, edukiera mugatuarekin eta segurtasun protokolo bat errespetatuz.
Gonbidapenak ikuskizunaren astean bertan erreserbatu ahal izango dira, astelehenetik aurrera, ekitaldia hasi arte edo lekuak amaitu arte. Pertsona bakoitzak gehienez bi plaza erreserbatu ahal izango ditu, online edo, bestela, telefonoz: 945-161618, 9:00etatik 15:00etara.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.