2020/08/26 20:30

ANTZERKIA

Les Bobé-Bobé: 'Eta kiTTorik ez!'

Les Bobé-Bobé: 'Eta kiTTorik ez!'
Fray Zacarias, Elurtegia, Gasteiz

Ane Gebarak eta Josune Velez de Mendizabalek antzeztutako 'Eta kiTTorik ez!' lana. Gazte Sortzaileak 2019 dealdiaren baitan garatuta.

Zuzendaria: Jason Guerra.

Sinopsia:

Bi neska eta sekretu bat. Beste hirugarren bat ere badago, hilda. Garaiz heltzen ez den pertsonaia bat ere bai. Non ote dago? Zertan ari ote da? Harreman guztiek dute alde ezkutu bat.

Oharra:

Gasteizko Udalaren udako kultur programazioaren barruan egingo diren ikuskizun guztiak aire zabalean egingo dira, esparru mugatuetan, edukiera mugatuarekin eta segurtasun protokolo bat errespetatuz.

Gonbidapenak ikuskizunaren astean bertan erreserbatu ahal izango dira, astelehenetik aurrera, ekitaldia hasi arte edo lekuak amaitu arte. Pertsona bakoitzak gehienez bi plaza erreserbatu ahal izango ditu, online edo, bestela, telefonoz: 945-161618, 9:00etatik 15:00etara.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide