2020/08/13 21:00

KONTZERTUA

Kontzertu literarioa: Antton Aranburu

Kontzertu literarioa: Antton Aranburu
Elizbarrutia (UNEDeko sarreran), Gasteiz

Antton Aranburu (Busturia, 1979) Bizkaiko musikaria, antzezlea eta ipuingilea da, egun Gasteizen bizi den arren.

Kaos#Kosmos izeneko disko bikoitza aurkeztu zuen 2019an. Disko bakoitza 10 abestiz osatuta dago. Lehenengo diskoan pop-rock estilotik gertu dauden abestiak biltzen dira. Bigarren diskoan, ordea, balada motako abesti lasai eta samurragoak daude.

Jarraian, Zoratzen Naiz kantuaren bideoklipa, Gasteizko Zabalgana auzoan grabatua.

Oharra:

Gasteizko Udalaren udako kultur programazioaren barruan egingo diren ikuskizun guztiak aire zabalean egingo dira, esparru mugatuetan, edukiera mugatuarekin eta segurtasun protokolo bat errespetatuz.

Gonbidapenak ikuskizunaren astean bertan erreserbatu ahal izango dira, astelehenetik aurrera, ekitaldia hasi arte edo lekuak amaitu arte. Pertsona bakoitzak gehienez bi plaza erreserbatu ahal izango ditu, online edo, bestela, telefonoz: 945 16 16 18, 9:00etatik 15:00etara.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide