2020/07/30 18:00

IKUSKIZUNA

Auzoarentzat zabalik: Turukutupa, 'Rezikletas'

Auzoarentzat zabalik: Turukutupa, 'Rezikletas'
Ibaiondo LHI, Gasteiz

Rezikletas Trukutupa konpainiaren proposamen musikala da, soinuaren birziklatze sortzaileari eskainia, non afrikar eta latindar perkusioa, hip-hopa eta musika garaikidea estiloetan zehar ibilbide bat egiten den.

Ikuskizunean funtsezko bi alderdi elkartzen dira: perkusioa eta publikoaren eta musikarien parte-hartze zuzena kontzertuaren garapenean. Elementu nagusietako bat artistek eszenaratze harrigarri bat sortzeko ematen dituzten Rezikletak dira, birziklatzetik datozen hamaika soinu-tresnarekin.

Sarrera doan, edukiera bete arte.

Auzoarentzat zabalik

Jarduera hau Auzoarentzat Zabalik programaren barruan dago. Gasteizko Hezkuntza Zerbitzuak zenbait eskola-patio irekitzea sustatzen du, jolaserako, jarduera librerako eta haurren zein familien erabilera autonomorako, hiriak eskaintzen dituen jolas-aukerak aberasteko.

Programa osatzeko, 2020ko udan, hainbat jarduera ludiko-kultural egingo dira gune horietan bertan.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago