2020/07/23 19:30

IPUIN KONTALARIA

Auzoarentzat Zabalik: 'Ganbaran'

Auzoarentzat Zabalik: 'Ganbaran'
Ibaiondo HLHI, Gasteiz

Ganbaran ipuin-kontalari jarduera bat da, ipuinak, antzerkia eta txotxongiloak nahasten dituena, eta ingurumena zaintzeaz, irakurtzeko zaletasunaz eta beste hainbat gauzaz hitz egiten duena.

Maskara jantzita eta segurtasun distantziak mantentzea derrigorrezkoa izango da uneoro.

Sarrera doan, edukiera bete arte.

Auzoarentzat zabalik

Jarduera hau Auzoarentzat Zabalik programaren barruan dago. Gasteizko Hezkuntza Zerbitzuak zenbait eskola-patio irekitzea sustatzen du, jolaserako, jarduera librerako eta haurren zein familien erabilera autonomorako, hiriak eskaintzen dituen jolas-aukerak aberasteko.

Programa osatzeko, 2020ko udan, hainbat jarduera ludiko-kultural egingo dira gune horietan bertan.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide