Atxilotua labana batekin taberna bateko bezeroei mehatxu egiteagatik

Erredakzioa 2020ko uztailaren 22a

Taberna bateko terrazan zeuden hiru laguni labana batekin mehatxu egin zien. / PIXABAY

Ustez, lokalaren kanpoaldean kontsumitzen ari ziren hiru laguni errieta egin zien musukoa jantzita ez zutelako. Lekukoen arabera, urez betetako kubo bat bota zien, eta, ondoren, kalera jaitsi zen labana batekin mehatxu egiteko.

Gasteizko Udaltzaingoak 62 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteartean, ustez Gorbea kaleko ostalaritza establezimendu batean bezeroei arma zuriarekin mehatxu egiteagatik.

Lekukoen arabera, 22:00ak aldera, musukoa jantzita ez zutelako lokalaren kanpoaldean kontsumitzen ari ziren hiru laguni errieta egin zien gizonezkoak. Urez betetako kubo bat bota ostean, kalera jaitsi eta labana batekin mehatxu egin zien.

Hori zela eta, udaltzainek atxilotu eta Agirrelandako komisaldegira eraman zuten. Epaitegiko eginbideak egin ostean, aske utzi zuten.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago