2020/07/30 20:00

ANTZERKIA

Irri Barra gauak: '#MeToo', Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe

Irri Barra gauak: '#MeToo', Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe
Falerina Lorategia, Gasteiz

Irri Barra gauak jaialdiko saioekin udako hiru ostegun iluntzetan umorez beteko da Falerina lorategia. Aurten 3 saioko egitaraua osatu du Oihaneder Euskararen Etxeak (uztaila, abuztua eta iraila), eta bertara aktore euskaldun eta bakarlari ezagunak gerturatuko dira.

Uztaileko saioan, hilak 30 dituenean, Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe aktore ezagunak izango dira beren #MeToo proposamena aurkezten.

Sinopsia:

Feminismoa berpiztu da, eta berarekin, sekula entzun ez diren tonaka kontzeptu, terminu, berba eta gauza. Txukuntasun pixka bat behar dugu, eta kaos informatibo honi irtenbidea emateko GU gaude, Tessa eta Ainhoa. Zuekin guztiekin bizitzea tokatu zaigun garai zirraragarri honi buruzko hausnarketa bat, ikerketa, argibideak bilatzeko gaude.

Zuzendaria: Aitor Gabilondo

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide