2020/08/27 20:00

ANTZERKIA

Irri Barra gauak: 'Bikote bila, zenbat komeri!', Alazne Etxeberria

Irri Barra gauak: 'Bikote bila, zenbat komeri!', Alazne Etxeberria
Falerina Lorategia, Gasteiz

Irri Barra gauak jaialdiko bigarren saioa izango da hau. Falerina lorategian udako ostegun iluntzeak umorez beteko dira bigarren aldiz.

Abuztuko saio honetan Alazne Etxeberria izango da irribarreak eta algarak ateratzeko arduraduna. Bakarrizketa umoretsu baten bidez saiatuko da hori lortzen.

Sinopsia:

Emakume euskaldun bat bikote bila... Senargaia, maitalea, laguna, edo txateatzen duen norbait! Izan ere, aitortu behar da: ligatzea zaila da, eta Euskadin, are gehiago!

Mota guztietako teknologiak eta estrategiak erabiliko ditu mutil-lagunaren bila joateko. Baina oraindik-orain ez du formula sekreturik aurkitu bikote egonkorra aurkitzeko. Ahalmenak galtzen ari da. Momentu bat… ez ditu inoiz izan-eta!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide