Gasteizko Magialdia irailaren 14tik 20ra bitartean egingo da

Erredakzioa 2020ko uzt. 17a, 15:45
Magialdiaren programa berria zehazteke dago. MAGIALDIA

Agertoki berria izango da edizio honetan, Farolen Museoan, eta beste egun bat gehiago, edukieran egin behar izan dituzten murrizketak konpentsatzeko.

Gasteizko Magialdiaren 32. edizioa irailaren 14tik 20ra bitartean egingo da. Arabako Ilusionisten Elkarteak antolatzen du eta Gasteizko Udalak babesten du. Edizio berri honen programan 30 ilusionistak parte hartuko dute. "Magia ibilbideak zabalduko ditugu, agertoki berria -Farolen Museoa- eta beste egun bat gehituko dugu, galdutako edukiera konpentsatzeko", jakinarazi du jaialdiaren zuzendari Jose Angel Suarezek.

Egitarauak hainbat jarduera barne hartzen ditu: magia lantegiak, ikuskizunak BIBAT museoko plazan, Magia duten erakusleihoak programa, gertuko magiako ibilbideak eta Ekomagia izeneko saioa. Ohiko galak ere egingo dira: Haurrentzako magia gala, Heraclio Fournier gertuko magiako nazioarteko gala, agertokiko magiako nazioarteko gala, gertuko magiako bakarlarien gala eta helduentzako magia gala.

Mago profesionalentzat, bestetik, hitzaldi programa bat antolatu da, Magia Azoka, eta bisita gidatuak Gasteizko kultura eta turismo baliabideetara.

"Gasteiztar guztiak gonbidatu nahi ditut Magialdira, ilusioaren lilura senti dezaten. Urte batean probatzen duenak errepikatu egiten du", esan du Estibaliz Canto zinegotziak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide