Monarkiaren kontrako txistukada deitu dute

Erredakzioa 2020ko uztailaren 17a

San Prudentzio fundazioa bisitatuko du gaur Espainiako erregeak. PROTOCOLO.ORG

Espainiako erregeek Gasteiz bisitatuko dute gaur pandemia osteko biran.

Felipe VI eta Letizia Euskal Herrian izango dira gaur. Goizean, Bilbo bisitatuko dute; eta arratsaldean, 16: 30ean, Gasteizko San Prudentzio Fundazioaren egoitzara joango dira.

Euskal errepublikaren alde, txistukadak deitu dituzte bi hiriburuetan. Gasteizen, 16:30ean egin dute hitzordua, Andre Maria Zuriaren plazan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago