1.182 kilometro egingo dituzte presoak etxeratzearen alde

Erredakzioa 2020ko uzt. 15a, 08:00
Bizikleta martxa aurkeztu berri du Sarek. SARE

Izan bidea, ibiltarien sarea dinamika martxan jarri du Sarek euskal preso eta errefuxiatuen etxeratzea aldarrikatzeko.

Sarek 1.182 kilometrotako distantzia osatu nahi du abuztuaren 1ean Gasteizko Plaza Berrian egingo duen ekimenean. Euskal preso arabarrak batez beste 593 kilometrotara daude sakabanatuta, eta 1.182 kilometro dira, hain zuzen, senide eta lagunek astebururo bisita bat egiteko bidaiatu beharreko joan-etorriko distantzia.

Abuztuaren 1eko ekimenean bizikleta estatikoekin osatuko dute distantzia hori. 10:00etatik hasita txanda desberdinak banatuko dituzte zortzi bizikleta estatikorekin espetxera bidaia irudikatzeko. Lehenengo 593 kilometroak osatuta, 13:00etan, euskal presoen senideekin ekitaldi bat egingo dute bisitaren 40 minutuko iraupena irudikatuz eta, bazkalostean, etxerako bueltan dauden gainerako 593 kilometroak egingo dituzte. 

Aurretik, uztailaren 25ean, Zaballatik Gasteizera bizikleta martxa antolatu dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide