2020/12/15 19:00

IKASTAROA

'Soziolinguistika Hiztegi Txikia II: jarrera', Olatz Zuazo eta Jon Fernandez

'Soziolinguistika Hiztegi Txikia II: jarrera', Olatz Zuazo eta Jon Fernandez
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Udazkenean, Oihaneder Euskararen Etxeak Soziolinguistika hiztegi txikia izeneko ikastaroaren bigarren edizioa eskainiko du UEUrekin batera, euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzeko. 2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dute, eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu.

Lau saiotan antolatuta (motibazioa, jarrera, testuingurua eta aktibazioa), gure hizkuntzaren normalizazioan eragiten duten zortzi gakoren inguruan hausnartzeko aukera ezin hobea izango da, beraz.

Saioak hileko azken astearteetan izango dira 19:00etatik 20:30era bitartean. Landuko den gaietako bat jarrera izango da, eta horretarako Jon Fernandez San Martin eta Olatz Zuazo Azpeitia izango dira beren lanak aurkezten:

  • Jon Fernandez San Martin – Ondarroako nerabeen hizkuntza ohiturak sare sozialetan.
  • Olatz Zuazo Azpeitia – Ezkerraldeko gazteen hizkuntza jarrerak.

Gaian interesa daukan edozeini zuzendutako hitzaldiak dira, eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide