2020/08/06 20:30

ANTZERKIA

Kabareta euskaraz: 'Simplicissimus', Tartean teatroa

Kabareta euskaraz: 'Simplicissimus', Tartean teatroa
Principal antzokia, Gasteiz

Simplicissimus umorezko kabareta da, umorearen mugak aztertzen dituena. Omenaldi bat da haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei. Simplicissimus kabaret musikala da, zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin. Simplicissimus XXI. mendeko kabareta da, erroak sakonki erroturik dituelarik XX. mendeko europako gerrarteko garaian.

Lan honen muina gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dute naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa.

Umorezko kabareta, musikala, XXI. mendeko kabareta, Tartean teatroa konpainiaren eskutik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide