Iparraldeko parkean ospatuko dute aurten Gasteizko Korterraza

Erredakzioa 2020ko eka. 18a, 16:15
'Mateoren ama' laburra eskainiko dute, besteak beste. / Moriarti produkzioak

Besteak beste, Capsula eta Liherren kontzertuak izango dira, film laburren emanaldiekin batera.

Lurraldean ospatuko diren jaialdien artean lehenetarikoa izango da Korterraza, zinema eta musika batzen dituen jaialdia. Uztailaren 8tik 11ra arte izango da, Iparraldeko parkean. Mugatutako sarrerarekin, gonbidapena beharko da bertara sartzeko. 

Antolatzaileek gogoratu moduan, Iparraldeko parkeko pilotalekua aire zabaleko zinema handi bilakatuko dute kaleko kulturaz gozatzeko. Azken urteko film labur nabarmenenak ikusteko aukera eskainiko du Korterrazak, aurreko urteetan egin moduan. Besteak beste, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren Mateoren ama, Ander Iriarteren Mirokutana, Alvaro Carmonaren El tratamiento, eta Andrea Casasecaren Era yo film laburrak ikusteko aukera izango da. Eta sei kontzertu ere izango dira, zine emanaldiekin batera: Capsula, Liher, The Soulbreaker Company, The Dealers, Dr. SAX eta Srta. Escarlata

Aurten gonbidapena ezinbestekoa izango da Gasteizko Korterrazan parte hartzeko. Datorren ostegunean, hilaren 25ean, jakinaraziko dute antolatzaileek nola lortu. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide