Astelehen honetan, Txagorritxuko langileek txalo artean agurtu dute Carlos: jada ez da geratzen Covid-19aren eraginez ospitaleratutako pazienterik ospitale horretako zainketa intentsiboetako unitatean. Arabako ESIk sare sozialetan elkarbanatu du bideoa.
75 urteko gizonak 55 egun zeramatzan Gasteizko ospitaleko unitate horretan, eta, azkenik, alta jaso du, Arabako ESIk azaldu duenez.
???????????????????????? #ArabaESI AUO Txagorritxuko ZIUko Covid-19k ospitaleratutako azken pazientea atera da. Zorionak!! ???????????????????????? ???????????? ???????????????????????? #Osakidetza
— OSI Araba ESI (@OSIArabaESI) June 15, 2020
???????????????????????? #OSIAraba Sale el último paciente ingresado por #Covid-19 de la #UCI del HUA #Txagorritxu. ¡¡Felicidades!! ???????????????????????? ???????????????????????????????????? pic.twitter.com/WVKmFuGvNl
Santiagoko ospitaleko ZIUn oraindik 2 pertsona daude ospitaleratuta Covid-19arekin, baina astelehen arratsaldean ziklo bat itxi du Arabako Unibertsitate Ospitaleak.
Osasun krisia hasi zenetik, Arabako ospitaleetan 91 pertsona artatu dituzte zainketa intentsiboetako unitateetan. Martxoaren 28an, pandemiaren unerik gogorrenean, 42 paziente egon ziren aldi berean Arabako Unibertsitate Ospitaletako ZIUetan aldi berean.
Agerraldi berria, kontrolpean
Astelehen honetan ere, Osasun Sailak ziurtatu du osasun krisiaren bilakaera "oso ona" dela, eta Txagorritxuko agerraldi berria "kontrolpean" dagoela.
Izan ere, beste lau positibo atzeman dituzte Txagorritxuko agerraldi berriarekin lotura; hori bai, isolatuta zeuden pertsonei egindako probetan izan da. Une honetan, dagoeneko 13 pertsona kutsatu dira agerraldi horretan, eta datozen egunetan kasu gehiago agertzea aurreikusi du Osakidetzak.
Hala ere, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak testuingurua azpimarratu dute: "Kasu berriak kontrolpean zeuden. Pozik gaude kasu gutxi ditugulako eta fokuak kontrolatuta daudela uste dugulako", adierazi du Nekane Murga sailburuak.