Poetak Maiatzean jaialdiak online egindako lehiaketen sariak banatu ditu

Erredakzioa 2020ko eka. 15a, 13:40
Vital Fundazioa Kulturunean banatu dituzte Poetak Maiatzean lehiaketako sariak. / GASTEIZKO UDALA

Maiatzaren 8tik 30era bitartean, 70 jardueratik gora egin dira internet bidez, eta astelehen honetan banatu dira Hunkitu Arte elkarteak antolatutako Poetak Maiatzean jaialdiaren zortzigarren edizioko sariak.

Vital Fundazioa Kulturunean izan da ekitaldia, Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok, Kultura eta Hezkuntza foru diputatu Ana del Valek, Poetak Maiatzean VIII. Nazioarteko Poesia Jaialdiko sariak banatzeko ekitaldia Vital Fundazioa Kulturunean izan da, eta bertan izan dira, besteak beste, Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto, Kultura eta Hezkuntza foru diputatu Ana del Val, Vital Fundazioaren zuzendari Arantxa Ibañez de Opacua eta Poetak Maiatzean jaialdiaren zuzendari Elisa Rueda.

Elisa Ruedak hartu du lehenengo hitza, eta jaialdiaren edizio "berezi bezain konplexu" honen gorabeherak azaldu ditu. Ondoren, lau lehiaketetako irabazleen bideo bat proiektatu da, sariak banatzen hasi aurretik:

Errezitaldia leihoan: Kay Olabuenaga

Vital Fundazioaren zuzendari Arantxa Ibañez de Opacuak eman dizkie sariak Errezitaldia leihoan lehiaketaren irabazleei; kategoria honetan, nork bere olerkiak edo besteenak leihotik edo balkoitik errezitatzen zituen. Kay Olabuenagak lortu du lehen saria, eta Ander Lopez de Goikoetxeak bigarrena.

Poesia airean: Gurutxe Ramirez

Kultura eta Hezkuntza foru diputatu Ana del Valek, berriz, Poesia airean ataleko sariak banatu ditu; sorkuntza eta poesia sustatu nahi ziren kategoria horretan, olerkiak adierazteko modu ezberdinekin. Gurutxe Ramirezek irabazi du lehen saria, eta Iker Etxanizek bigarrena.

Bertsoaren izkina: Sanguita Oiarzabal

Gasteizko Udaleko Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok 8 eta 25 urte bitarteko ume eta gazteentzako bideo-poemen Bertsoaren izkina lehiaketaren sariak banatu ditu. Sanguita Oiarzabalek irabazi du lehen saria, eta Macarena Galvezek bigarrena.

Berbapeko askatasuna: Rozilene de Fatima

Azkenik, Elisa Ruedak eta Down Araba - Isabel Orbe elkarteko kide Aitor Cuestak Berbapeko askatasuna lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehiaketa hori Zaballako espetxeko presoekin batera egin da. Rozilene de Fatimak lortu du lehen saria, Zaloa Presumidok bigarrena, eta Jairo Carmenak hirugarrena.

Amaitzeko, jaialdian Eta hitzek dantza egiten dute jardueraren barruan Down Araba - Isabel Orbe elkarteak landu zituen bideoak proiektatu dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide