Pertsona ugari bildu ziren igande honetan Andre Maria Zuriaren plazan Minneapolisen (AEB) Poliziak hildako George Floyd estatubatuarraren alde. Mobilizazioan arrazakeriaren kontrako mezuak dituzten pankarta asko ikusi ziren.
Espainian Afrikako Komunitate Beltza eta Afro-ondorengoa biltzen duen CNAAE elkarteak deitutako mobilizazioaren pankarta nagusiak ere mezu zorrotza zeraman: "Euskal arrazakeriak ere hiltzen du, eta zure isiltasuna konplize da".