Proiektu artistikoak aurkezteko epea luzatu du Montehermosok

Erredakzioa 2020ko eka. 4a, 17:09

Ikus-entzunezko proiektu bat eta hiru proiektu artistiko aurkeztuko dira Montehermoson.

Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 1ean berrabiarazi zen, eta ekainaren 18ra arte luzatuko da.

Sorkuntza artistikoaren alorreko hiru proiektu eta ikusentzunezko proiektu bat hautatzea du xede proiektu artistikoak ekoiztu eta ezagutzera emateko deialdiak. Aukeratutako proiektuak 2020ko irailetik 2021ko ekainera bitartean Montehermoso kulturunean aurkeztuko dira.

Deialdi honen bitartez, banakako lanak zein talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi die Montehermosok artista lokalei, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez, eta horiek herritarrengana hurbilduz.

Alarma egoera dela eta, administrazio-epeak eten ziren, baina, orain, proiektuak aurkezteko epea luzatu duela jakinarazi du Montehermosok; ekainaren 1ean berrabiarazi zen, eta ekainaren 18an amaituko da.

Proiektuek argitaratu gabeak izan behar dute, eta Montehermoso Kulturunean aurkeztuko dira. Hautatzen den proiektu bakoitzari gehienez 6000 euro emango zaizkio.

Eskabidea bete behar da, eta, azaldu dutenez, izapideak online egin daitezke, egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre, Herritarren Arretarako bulegoetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago