Udako hainbat ikastaro iragarri ditu Gasteizko AEKk hirian dituen hiru euskaltegietan: Zadorra (Lakuabizkarra), Aixkiria (Judimendi) eta Arana.
Udalak diruz lagundutako ikastaroak dira. Gainera, online ikastaroen eskaintza zabala argitaratu dute AEKren web orrian, eta, azken egunetan, 2020/2021 ikasturterako aurrematrikula egiteko aukera ere ireki dute.
"Covid-19a dela eta bete beharreko segurtasun neurrien arabera, taldeak zatikatu behar izatea; ikasleen kopuruen arabera, eta uneko segurtasun neurriek agintzen dutenari egokitu beharko ditugu ikastaroak, betiere", azaldu dute.
IKASTAROAK
Uztailaren 1etik 28ra: A1, A2 eta B1 mailak
- 100 ordu.
- 175 euro.
- 5 orduko ikastaroak: 8:30etik 13:30era, eta 15:30etik 20:30era.
- Matrikulazio-epea: ekainaren 26ra arte.
Uztailaren 1etik 28ra: B2 eta C1 mailak
- 80 ordu.
- 139 euro.
- 4 orduko ikastaroak: 9:30etik 13:30era, eta 15:30etik 19:30era.
- Matrikulazio-epea: ekainaren 26ra arte.
Irailaren 1etik 28ra: A1, A2 eta B1 mailak
- 100 ordu.
- 175 euro.
- 5 orduko ikastaroak: 8:30etik 13:30era, eta 15:30etik 20:30era.
- Matrikulazio-epea: uztailaren 26ra arte.
Irailaren 1etik 28ra: B2 eta C1 mailak
- 80 ordu.
- 139 euro.
- 4 orduko ikastaroak: 9:30etik 13:30era, eta 15:30etik 19:30era.
- Matrikulazio-epea: uztailaren 26ra arte.
INFORMAZIO GEHIAGO
Izena emateko edo bestelako informazioa eskatzeko, harremanetarako bide ugari ditu AEKk:
- Zadorra AEK (Lakuabizkarra): 945 21 75 08.
- Aixkiria AEK (Judimendi): 945 26 35 40.
- Arana AEK (Arana): 945 25 24 00.
- AEKren webgunea: aek.eus