Andre Maria Zuriaren plazan, "bakea eraikitzeko bidean emakumeek izan dituzten borroka eta lorpenak" oroitu dituzte, eta, horrekin batera, konfinamendu garaian "gizartearen militarizazioa areagotu izana" salatu dute.
"Gizartearen desmilitarizazioaren alde borrokatzen jarraituko dugu, arma-industria industria zibil bihurtzearen alde, gastu militarrak gastu sozialetan inbertitzearen alde: osasuna, hezkuntza, gizarte-babesa...", adierazi dute mobilizazioan. Halaber, bizitza eta zaintzak "bizitza sozial eta politikoaren erdigunean" berriro jartzearen alde agertu dira.
Armiarma Talde Feminista Antimilitarista, Emakumeok Gerraren Aurka, Sorginenea, ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma eta Bilgune Feminista eragile feministek bat egin dute Gasteizko deialdiarekin.