Segurtasun tartea errespetatuz, jendarte mugimenduen mobilizazioak hasi dira pixkanaka, baita Araban ere. Astelehen honetan, pentsiodunen mugimenduak elkarretaratzea egin du Probintzia plazan, Aldundiaren aurrean.
Pentsio duinen aldarriari eutsi diote, eta, gainera, egoitzetan hildako adinekoak omendu dituzte. Mendekotasunarekin "negoziorik ez egiteko" eskatu diete erakundeei.
Bideo hauek Arabako Pentsionistak Lanean eta @martinetxa Twitter kontuek zabaldu dituzte, eta ALEAra ekarri ditugu.