Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen genero indarkeriagatik

Erredakzioa 2020ko mai. 13a, 11:35
Bi erasoak astelehenean eman ziren, eta erasotzaileak epailearen esku gelditu dira. / ALEA

Astelehenean bi gizonezko atxilotu zituen Gasteizko Udaltzaingoak, genero indarkeriaren delituen ustezko egile gisa.

Maiatzaren 11n, 20:25ak aldera, bikotekide ohiari botila batekin eraso egiten saiatu zen 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten udaltzainek Sansomendi auzoko etxebizitza batean. Une hartan etxean zegoen beste gizonezko bat bien erdian jarri zen erasoa eragozteko; horren ondorioz, esku batean zauria egin zuen.

Egun berean, 22:00etan, beste gizonezko batek emakume bat lepotik helduta zuela zioen abisua jaso zuen Udaltzaingoak. Abisuaren arabera, gizonezkoa emakumea astintzen ari zen Mauro Ortiz de Urbina Margolariaren kalean. Bertaratu zen patruilak erasoa baieztatu zuen bikotearekin hitz egin ostean. Emakumeak markak zituen lepoan; ondorioz, 41 urteko erasotzailea atxilotu egin zuten udaltzainek.

Ustezko bi erasotzaileak asteartean gelditu ziren epailearen esku.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide