GEUren mikroipuin lehiaketak badu irabazlea

Erredakzioa 2020ko mai. 8a, 09:00

Edu Zelaieta, Katixa Agirre eta Iban Zalduak aukeratu dute lehiaketako irabazlea.

Larrialdi egoera hasi zenetik, aste asko igaro behar izan ditugu etxean sartuta eta ohikoa bihurtu da bere denbora leihotik begira, balkoian edo terrazan ematen duen jendearen irudia.

Ideia horri tiraka, GEU elkarteak proposamen berri bat ekarri digu azken egunetan, etxean eman beharreko denborak horrek sortutako inspirazioari etekina atera nahirik.

Hausnarketarako tartea izan da isolamenduan zehar eta barrenetik piztutako gogoeta horiek jasotzeko gonbidapena egin zuten sarean. Zehazki, Twitter sarean, eta honek eskaintzen dituen hizkiak baldintzatuta, 268 karaktere besterik ez. Gaiari dagokionez ere labur bezain oparoa: leihoa.

Azkenik, epaimahiaren erabakiz, @otero_mikel izan da lehiaketako garailea, eta sariduna.

Gainera, parte-hartzaile guztien lana irakurtzeko aukera ere badago; eta liburuxka formatuan jasota geratu dira kontakizun guztiak.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago