Koronabirusa

Gasteizko Ironman proba bertan behera geratu da

Erredakzioa 2020ko mai. 6a, 19:34

Gasteizko Ironman probaren aurreko edizio bat. / IRONMAN.com

Gasteizko Ironman probara ere iritsi dira koronabirusaren krisialdiaren ondorioak; uda honetako beste kirol proba eta ekitaldi asko bezala, ezin izango da uztailaren 12an egin, aurreikusita zegoen bezala.

"Gure komunitatearen osasuna eta segurtasuna lehenetsiz, eta Espainiako Gobernuak Covid-19aren pandemiari buruz iragarritako jarraibideetan oinarrituta, ezin izango da Gasteizko Ironmana egin", adierazi dute antolatzaileek ohar ofizialean.

"Erabaki honek sor ditzakeen eragozpenak ulertzen ditugu, baina etorkizunean lasterketa handi bat eskaini ahal izateko irrikan gaude". Oraindik ez dute data berririk zehaztu, baina zehaztuta dagoenean parte hartzaile guztiei jakinaraziko dietela iragarri dute. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago