Oholtza gaineko bestelako artistek bezala, talde gasteiztarrak bertan behera utzi edo atzeratu behar izan ditu GO azken lanaren aurkezpen data guztiak.
Baina geldi egon beharrean, taldeak denbora aprobetxatu eta, tartean, The Clash taldearen Should I stay or should I go abesti ezaguna moldatu eta bideoklipa egin du. Konfinamendu garai honen aurrean, ostalaritza eta tabernak ditu ardatz abestiak.