'Konfinatuak' literatura lehiaketa

Erredakzioa 2020ko mai. 4a, 06:41

Sorgineneako Eleen Ganbara liburutegiak antolatu du lehiaketa.

Idazlanak, maiatzaren 10 arte aurkezten ahal dira.

Sorginenea Gasteizko etxe feministak, Eleen Ganbara liburutegi feministaren bidez, literatur lehiaketa jarri du martxan; asmoa da konfinamenduari buruzko literatura-lan argitaratu gabea jasotzea, prosan edo bertso-lerrotan, euskaraz edo gaztelaniaz.

Interesa duen edozein emakumek har dezake parte, hilaren 10era arte, eta idatzia eleenganbara@sorginenea.org helbidera bidali beharko du, postaren gaian lanaren izenburua eta parte-hartzailearen pseudonimoa zehaztuz.

Lau sari banatuko dira guztira: 100 euroko bi lehen sari eta 50 euroko beste bi sari, lehiaketako hizkuntza bakoitzeko bana (euskara eta gaztelania). Sorginenearen webgunean daude lehiaketari buruzko argibide gehiago.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago