Alea TB

Danborrada euskaraz bizi (eta grabatu)

Erredakzioa 2020ko api. 27a, 13:56

GEU Elkarteko lagunek danborrada euskaraz kantatzeko eta euskaraz bizitzeko deia egin, eta giroa berotzeko bideo bat sortu dute. Bestalde, ALEAk arabar guztien laguntza eskatu du gaurko danborradaren irudiak biltzeko.

"Prudentzio Deuna ospakizuna aurten ezberdina izango da", onartu du GEU Elkarteak, baina ezohiko egoerari aurre egiteko eta konfinatutako ospakizuna arintzeko erretreta berotzeko bideo bat sortu du.

"Etxean barraskiloak eta perretxikoak kozinatuko ditugu, gure balkoietan erretreta abestu eta joko dugu... baina zuen bideoei esker festa herrikoiek sortzen duten bateratasuna eta berotasuna izatea lortu dugu. Eskerrik asko eta gora arabatarrok!", eskertu dute GEU Elkarteko lagunek.

Jarraipen bideoa

Apirilaren 27an, San Prudentzio egunaren bezperan, danborrada ospatzeko modu asko egongo dira, konfinamenduak jarraitzen duen arren. Edozein modutan ere, GEU Elkarteak eta ALEAk ospakizuna euskaraz bizitzera animatu nahi dituzte arabarrak.

San Prudentzioko danborradaren bideoa egingo dute; apirilaren 27ko irudiak bildu nahi dituzte, hurrengo egunean bideo bat argitaratzeko.

Horretarako arabar guztien laguntza behar dute, eta etxe bakoitzeko danborradaren bideoak eta irudiak bidaltzeko eskatu dute:

Hemen duzue San Prudentzioko erretretaren letra:

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago