Batera

Dena prest San Prudentzioko danborrada herrikoirako

Erredakzioa 2020ko apirilaren 27a

"San Prudentzio etxean ospatuko dugu eta Bateraren danborradarako dena prest". / @jliguer

20:30etik aurrera, ALEAk zuzenean eskainiko du Baterak deitutako danborrada herrikoia.

Dena prest dago Batera zaintza sareak deitutako danborrada herrikoirako: Hala Bedi eta Cadena Ser irratietan entzungo dira doinuak, eta 20:30etik aurrera, "zuzenean eta modu koordinatuan", YouTube bidez jarraitu ahal izango da Leire Betolazak gidatutako San Prudentzio bezperako festa.

20:30etik 21:00etara danborra prest izateko, txanoa janzteko, eta zuzeneko emisioa jarraitzeko deia zabaldu du Baterak, "autoantolakuntzaz, auzolanean eta komunitatean" arabarron jai eguna ospatzeko; abestien ordena kontuan hartzeko eskatu dute, eta horretarako zerrenda zehatz bat proposatu dute.

 

Gainera, egun hauetan tailer eta entsegu telematikoak egin dituzte dena prestatzeko, eta eduki guztiak YouTubeko kanalean kargatuta daude:

Azkenik, argazkiak eta bideoak sare sozialetan elkarbanatzeko deia egin dute, @BateraZaindu aipatuz edota #Batera traola erabiliz.

Azken ohar batzuk plazaratu ditu Baterak gaurko danborradarako. / BATERA

 

ALEAren jarraipena

San Prudentzioko danborradaren jarraipen bideoa egingo du ALEAk, eta apirilaren 27ko irudiak bilduko ditu. Horretarako arabar guztien laguntza beharrezkoa izango da: bidali zure etxeko danborradaren bideoak eta irudiak ALEAren telefonora (645 66 86 02) edo erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago