LEHIAKETA

'Konfinatuak' literatura lehiaketa

Erredakzioa 2020ko api. 24a, 09:27

Sorgineneak literatura lehiaketa bat abian jarri du; lanak aurkezteko epea maiatzaren 10ean amaituko da.

Sorginenea Gasteizko etxe feministak konfinamenduaren inguruko literatura lehiaketa bat martxan jarri du.

Interesa duen edozein emakumek* har dezake parte, maiatzaren 10era bitartean, eta idatzia eleenganbara@sorginenea.org helbidera bidali beharko du, postaren gaian lanaren izenburua eta parte-hartzailearen pseudonimoa zehaztuz.

Sariak: 100 euroko bi lehen sari eta 50 euroko beste bi sari, lehiaketako hizkuntza bakoitzeko bana (euskara eta gaztelania).

Argibide gehiago ikusi nahi izanez gero, jo Sorginenea - 'Konfinatuak' literatura lehiaketa webgunera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago