Artepanek martxan du produktuak etxera bidaltzeko zerbitzua

Ongi etorri Artepan produktuak etxera bidaltzeko zerbitzura.

Hemen duzu eskura ditugun produktuen zerrenda:

OGIA

  • Etxeko erreserba handia – 2.15€
  • Azkoien – 2€
  • Azkoien zerealak – 2.30€
  • % 100 espelta ekologikoa – 2.45€
  • T80 gari ogi ekologikoa – 2.75€
  • T80 gari ogi ekologiko zereal anitzekin – 3.45€
  • Berri – 1.20€
  • Sobatu handia – 1.75€

Ogiak xerratan moztuta eska ditzakezu.

OPILAK ETA BIZKOTXOAK

  • Croissanta: 1.40€
  • Txokolate palmera: 1.90€
  • Karakola: 1.65€
  • Medianoche opil dozena – 5.15€
  • Gosaritarako briochea: 2.50€
  • Magdalena dozena – 3.25€
  • Magdalena ekologiko dozena – 4.70€
  • Jogurt bizkotxoa – 4.90€
  • Azenario eta espezia bizkotxoa – 4.95€
  • Esne-gain eta banilla bizkotxoa – 4.95€

KAPRITXOAK

  • Tximeleta poltsa 165 gr – 5.45€
  • Espelta gaileta paketea – 3.90€
  • Trufa kutxa 350 gr - 16.35€

TARTAK

  • Esne-gain edo krema hostopila, edo bietakoa:
    • 4 errazio– 14€
    • 6 errazio – 21€
    • 8 errazio – 28€
  • Esne-gain eta txokolate bizkotxoa:
    • 4 errazio – 14.80€
    • 6 errazio – 22.20€
  • Sagar-tarta, 4 errazio – 14€
  • Euskal pastela, 6 errazio – 21€
  • Trentza – 15.80€

✍ Tartan dedikatoriaren bat jar daiteke. 

Nola egin eskaera

610 98 85 86 telefonora WhatsApp mezua bidali, izen-abizenak, helbidea, auzoa eta telefonoa jarrita, eta zein produktu nahi duzun.

Noiz eskatu?

Gure elaborazio prozesuak kontuan izanda eta eskaerak ondo kudeatzeko, bi egun lehenago egitea eskatu nahi dizugu, eta beti 14:45a baino lehen .

Eskaera astelehen edo astearterako nahi baduzu, izan dadila ostiraleko 14:45a baino lehen. Horrela, eskaerak egin daitezkeela ziurtatuko dugu.

Noiz eramango dizugu?

Eskaerak astelehenetik larunbatera entregatuko dira, 09:30etik 14:45era bitarteko ordutegian.

Non banatzen da? 

Banaketa eremua Gasteiz osoa da.

➡️ Gutxieneko eskaera

Gutxieneko eskaera 15 eurokoa da, eta garraio gastuak 3 eurokoak.

➡️ Ordaintzeko modua:

Behin eskaera eginda, mezu bat bidaliko dizugu zenbatekoa adieraziz, eta kode bat. Horrela, ordainketa bizum bidez egin ahal izango duzu telefono horretara, edo banku-transferentzia bidez. Zenbatekoa jasotzen dugunean, eskaera martxan jarriko dugu.

Zerrendan ez daukagun produkturen bat nahi baduzu, esan arazorik gabe, eta hitz egingo dugu.

Arreta ordutegia 08:00etatik 15:00etara bitartekoa da, astelehenetik ostiralera.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide