Ekintza proposamena

Garagardo dastaketa

Erredakzioa 2020ko api. 23a, 12:41

Zabalgana Euskara Taldeak antolatutako ekimena.

Euskararen aldeko ekimenak ez du gelditzerik, eta garagardo online dastaketa antolatu du Zabalgana Euskara Taldeak. Dastaketa gidatua izango da, eta bakoitzak bere etxetik garagardoak probatuko ditu. Oso oinarrizkoa izango da, auzoko dendetan bertan eros daitezkeen mota ezberdinetako garagardo komertzialekin.

Parte hartzeko, hauek dira argibideak:

  • Bidali mezu bat zabalganaET@gmail.com helbidera, apirilaren 30a baino lehen, izen-abizenak eta telefonoa adieraziz.
  • Dastaketaren nondik norakoak azaltzen dituen mezu bat jasoko duzu: konexioa (bideodeia) nola egin, zer garagardo zehatz erabili behar duzun, eta abar.
  • Garagardo horiek erosi, eta listo!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide