Gasteizko Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu zituen asteburuan, agintaritza-agenteen aurkako desobedientzia eta erresistentzia larriagatik.
Udalak argitaratutako oharraren arabera, atxilotuetako bat 19 urteko gazte bat zen; larunbateko 14:00etan leihotik arrautzak jaurti zizkien Adurtza auzoko Erraimun Olabide kalean zeuden patruila-ibilgailu batzuei.
Identifikatzeko asmoz poliziak bertara joan zirenean, "behin eta berriro" uko egin ziola azaldu zuen Udaltzaingoak, eta horregatik atxilotu egin zuten. Agirrelandara eraman ondoren, aske utzi zuten agintari judizialen aurrera joateko hitzorduaren zain.
ALEAk atxiloketaren uneko irudiak eskuratu ditu, atxilotuaren beraren eskutik; izan ere, gertatutakoa publiko egin nahi izan du: "Jendeak ikus dezala legearekin zer egiten duten", adierazi du Montero goitizenarekin bere anonimotasuna gorde nahi izan duen gazteak.