Apirilaren 28an 32 urte beteko dira 1988ko San Prudentzio egunean ehunka gaztek Gasteizko Gaztetxea okupatu zutenetik. Egun hartan, 13:00ak aldera, 250 bat lagun atera ziren manifestazioan Fariñasetik, eta apezpikuaren jabegoko Lorazainaren etxea gaztetxe bihurtu zuten.
Urtero bezala, 32. urteurrena ospatzekoa zen asteburu honetatik aurrera; hala ere, azken urteetan lehen aldiz bertan behera utzi behar izan dute ospakizuna, koronabirusak eragindako osasun krisia eta konfinamendua direla eta.
Gasteizko Gaztetxeko kideek ohar batean azaldu dutenez, "gaztetxeko ateak irekitzeko momentua iristerakoan gogotsu" egingo dute harrera; hala ere, ez dira geldirik egon: "auzokide eta herritar bezala", Batera sare herritarraren zaintza lanetan saretu dira egun hauetan.