Tarifen murrizketaren aurrean, bi eguneko greba deialdia zabaltzen ari da rider taldeen artean, asteburu honetarako: "Jaitsiera momentu zehatz honetan egin da, modu miserablean", salatu du Free Riders sindikatuak; konfinamenduak eragindako egoera baliatu izana leporatu dio enpresari.
Robert Castro kolektiboaren abokatuak El Salto hedabidean azaldu duenez, tarifaren murrizketa "modu mailakatuan" egiten ari da Glovo.
Rider taldeen artean zabaltzen ari den mezuak argi eta garbi azaltzen du langile hauen haserrea: "Gure denbora eta esfortzua ez dugu horrela oparituko. Nahikoa dugu kalean egotearen arriskuarekin. Apirilaren 18an eta 19an lanik ez egitea izango da gure protesta. Glovok gure poltsikoekin jolastu nahi du? Ekimen hau babesten duten rider guztiek biderkatutako kolpea itzuliko diogu".
Tarifen jaitsierarekin batera, soldata igoera bat ere iragarri du Glovok, "sustapen ekonomikoak" eta "Covid-19ren aldi baterako promozioa" bezalako kontzeptuetan. Hala ere, sindikatuaren arabera, promozio hauek ez dute eragin errealik izango riderren soldatetan.