'Batera: kultur proiektuak elkarrekin' deialdiak bere helburuak lortu ditu

Erredakzioa 2020ko api. 7a, 09:52
'Batera: kultur proiektuak elkarrekin' deialdiko parte-hartzaileak eta antolatzaileak. / ALEA

Irabazleek 3.500€-tik gora izango dituzte proiektuak egin ahal izateko.

Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko hiru crowdfunding kanpainak amaitu dira. Otsailaren 20an, Itsulapikoa.eus plataforman,  jarri zituzten martxan hiru kultur proiektu gauzatzeko diru-bilketa kanpainak; eta martxoaren 30ean lortu zituzten bere egitasmoak aurrera ateratzeko gutxieneko helburuak. Hain zuzen ere, 3.500€-tik gora izango dituzte proiektuak egin ahal izateko.

Alarma egoerak diru-bilketa kanpainak bete-betean harrapatu baditu ere, Itziar Uriarte eta Irune Zabaletak (banaka) eta Sergio Azkarate, Irati Lekue, Itziar Hormilla, Nefer Olaizola eta Erlantz Mata (taldeka) gazteek ateratako diruarekin olerki-liburu ilustratua, ipuin-liburu multimedia bat eta dokumental bat garatuko dituzte, Bizimundua, Tinta, grafito artean: musak eta Erroak, hurrenez hurren.

Orain sormen lanaren txanda da. Ez-ohiko egoerak utziz gero, ekainaren 23ra arte izango dute lanak gauzatzeko aukera. Denbora tarte horretan,  bakoitzak bere lan-katea osatu beharko du, eta ilustratzaile, aktore, zeinu-hizkuntza interprete, bideo-sortzaile eta bestelakoekin bat egin beharko dute egitasmoa elkarlanean garatzeko. 

Oihaneder Euskararen Etxeak Itsulapikoa plataformako arduradunaren eta Laboral Kutxa eta Vital Fundazioaren laguntza eskertu nahi izan du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide