Bideoklipa

Red Iron Squad: berrogeialdiko soinuak

Red Iron Squad 2020ko api. 7a, 09:03

Covid-19aren aurka berrogeialdiaren bitartez borrokatzen duten bitartean, taldekide bakoitzaren gordelekutik egindako bideoa sortu du Red Iron Squad boskote gasteiztarrak.

"Etxetik zerbait egin genezakeela pentsatu dugu, eta zuekin guztiekin partekatu", azaldu dute taldekideek. Konfinamenduaren aukera baliatuta, Go izeneko debut albumean jasotako Sunday's Trouble abestiaren bertsio akustikoagoa sortu dute.

Eta zuek nola bizi dituzue konfinamendu egun hauek? Zuen testigantzak, sortze-lanak, kontakizunak, salaketak... jaso nahi ditugu.

Bidali zuen mezuak, bideoak, audioak edo sorkuntza artistikoak erredakzioa@alea.eus helbidera edo Whatsapp zein Telegram bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide