Bideoklipa

'Hitzak', Haizearen rap lehergailu berria

Erredakzioa 2020ko api. 2a, 17:35

Haizea Alonso rap abeslari arabarrak Hitzak abestia eta bideoklipa argitaratu berri du, eta lau egunetan 3.500 ikustaldi baino gehiago izan ditu.

Konfinatuta bizi garen egun hauetan, haize fresko bihurtzen da sorkuntza oro, bai ikusentzulearentzat, baita sortzailearentzat ere. Haize fresko hori ekarri du Haizea Alonsok, orain arte kaleratu duen bigarren bideoklipean.

Abenduan sortu zuen bere lehenengo lana, Nire Bala bideoklipa, eta dagoeneko 72.000 ikustaldi izan ditu YouTube plataforman. Hitzak Urizaharreko rapero honen bigarren lana da, eta @Bornahhh ekoizlearen zein Edwbeatsen instrumentalaren laguntza izan ditu.

Nekanek sinatu du bideokliparen ekoizpena, eta hainbat lekutan grabatu dute, tartean, Talka espazio feministaren aurreko plazan.

Eta zuek nola bizi dituzue konfinamendu egun hauek? Zuen testigantzak, sortze-lanak, kontakizunak, salaketak... jaso nahi ditugu.

Bidali zuen mezuak, bideoak, audioak edo sorkuntza artistikoak erredakzioa@alea.eus helbidera edo Whatsapp zein Telegram bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago