Musika

Udal Musika Banda ere etxean geratzen da

Erredakzioa 2020ko mar. 31a, 09:33

Jesus Guridi musikagile gasteiztarraren Hamar euskal melodiak jo dute bideoan, giro baikorra zabaltzeko asmoarekin.

Gasteizko Udal Musika Bandak ere bat egin du etxean geratzeko deiarekin, eta bideo bat egin du itxita dagoen bitartean zer egiten ari diren erakusteko. Izan ere, alarma egoeraren ondorioz, bandaren kontzertuak bertan behera geratu dira, eta hilaren 25ean Musiketxea itxi zuten. Ordutik entseguak egiten jarraitzen dute musikariek, baina etxetik.

Bideoak lau minutu baino zerbait gehiago irauten du, eta giro baikorra zabaldu nahi du. Jesus Guridi musikagile gasteiztarraren Hamar euskal melodiak aukeratu dute jotzeko, eta jotzen duten bitartean, bandako kideek etxean geratzeko eskatu dute. Umore keinurik ez da falta ikus-entzunezkoan, grabaketan huts egindakoak ere sartu baitituzte.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago