Haurrak etxean aritzeko ekintzak bildu dituzte Kirikaren Txokoan

Erredakzioa 2020ko mar. 27a, 13:00

Tartean, eskulanak, jolasak eta errezetak bilduko dituzte blogean. / Kirikaren Txokoa

Ludoteka, ludoklub eta elkartze-aretoen udal sareko langileek blog berri bat sortu dute; tartean, sukaldaritzan, eskulanetan eta jolasean aritzeko ekintzak eskainiko dituzte.

Gizarte etxeek ere azken egunotako egoerara moldatu eta ateak itxi behar izan dituzte, eta haiekin batera, ludotekak, ludoklubak eta elkartze-aretoak. Hala ere, aisialdi zerbitzu hauek ez dituzte ekintzak guztiz eten, eta haurrei zein familia osoari zuzendutako blog bat ireki dute: Kirikaren Txokoa

Udal aisialdirako espazioen maskota da Kirika, eta hura erreferentziatzat hartuta, jarduera-programa bat prestatu dute, etxetik aritzeko. Egunero adin guztietarako jolasak, tailerrak, erronkak, errezetak eta bestelako ekintzak proposatuko dituzte webgunean. Modu horretan, haurrek jolasteari ez uzteko eta etxetik modu birtualean parte hartzeko gonbitea luzatzen dute.

Ekimen honen bidez, ludoteka, ludoklub eta elkartze-aretoetako langileak programazio dibertigarria eta hezitzailea eskaini nahi dute. Hona hemen jarduera-programa ikusteko aukerak:

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago