Auzoa kantari

Asi musikaria, zuzenekoan

Erredakzioa 2020ko mar. 25a, 13:30

Auzoa kantari ekimenaren barruan, zuzeneko birtuala eskainiko du Asi musikariak, Zizta Euskara Taldeko sare sozialetan, 20:30ean.

Azken egunotako egoerak behartuta, kontzertu eta hitzordu asko bertan behera geratu behar izan dira. Hori dela eta, musikari asko eta asko izan dira zuzeneko birtualak egiteko ekimenera batu direnak, bere webgunetan zein sare sozialetako profiletan.

Tartean, Zizta Euskara Taldeak antolatzen Auzoa kantari ekimenak gaur arratsalderako saioa eskainiko du, Asi musikariaren eskutik, 20:30ean.

Zuzenekoa jarraitzeko, euskara taldeak dituen sare sozialen profiletan sartzearekin nahikoa izango da:

Horrelako ekimen ugari antolatzen ari dira sareetan, eta eguneratzen joango gara Euskararen Agendaren atalean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide