Lehiaketa

Oihanederrek Gasteizko euskararen historiari buruzko lehiaketa abiatu du

Erredakzioa 2020ko mar. 23a, 13:22

Oihaneder Euskararen Etxea itxita dago egunotan. / OIHANEDER

Koronabirusak sortutako ezohiko egoera baliatuta, online lehiaketa abiatu du Oihaneder Euskararen Etxeak. Asteko irabazleak Arabako ALEA aldizkariko urteko harpidetza eramango du.

Konfinamendu egoerari aurre egiteko, egoera berrira moldatzeko eta ekimen berriak abiatzeko grinez, Oihaneder Etxetik lehiaketa martxan jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak: "Nola ari gara egoera zail hau bizitzen? Apurka-apurka etxealdira moldatzen? Imajinatzen dugu batzuk etxetik lanean, besteak ERTE baten eraginpean, hirugarrenak lanera joan beharrarekin... Denontzat besarkadarik handiena!".

Martxoaren 23tik 29ra, egunero eta astebetez, Gasteizko euskaldunen eta euskararen historiaren inguruko zazpi galdera egingo ditu Oihaneder Euskararen Etxeak, bere Facebook orrialdean eta Instagram kontuan. Egunero eguerdiko hamabietan argitaratuko dute galdera berri bat.

Erantzuna asmatzen duen lehen pertsonak hiru puntu jasoko ditu, bigarrenak bi puntu eta hirugarrenak bat.

Zortzigarren egunean, martxoaren 30ean, 11:00etan iragarriko dute asteko irabazlea. Aste osoan zehar puntu gehien lortzen dituen lagunak Arabako ALEA aldizkariaren urtebeteko harpidetza irabaziko du.

GALDERAK

  1. Galdera: Nor dugu agiri zaharren arabera Gasteizko "lehen" euskalduna?

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago