Koronabirusa

Garbiketa indartu dute Gasteizen

Erredakzioa 2020ko mar. 21a, 15:01

Tranbia eta autobus markesinak desinfektatzeko lanetan ari dira. / Gasteizko Udala

Gasteizko hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzuak ohiko moduan dihardu.

Atzoz geroztik, garbiketa lan bereziak egiten ari dira Gasteizko hainbat txokotan. Autobus eta tren geltokia desinfektatzeko plana jarri dute martxan, besteak beste, eta tranbien markesina, Azoka plaza ingurua eta edukiontzi neumatiko inguruetan ere areagotu dute garbiketa. Bio-alkohola duten desinfektagarriak eta garbigarriak erabiltzen ari dira horretarako.

Gainera, unitate mugikorrak eta trenbide-azpiegiturak desinfektatzeko eta garbitzeko lanak ere abian dira koronabirusak sortutako egoeraren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Atzotik, eta datozen egunetan etenik gabe, trenbide-sarearen desinfekzioa indartuko da EAEn.

Prebentzio-neurrien artean, bestalde, Gasteizko Birziklagunea itxi dute, eta Garbigunea irekita egongo da. Gasteizko hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzuak ohiko moduan dihardu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago