Xabi Solano, Revolta Permanent, Amak eta Skaiketan taldeak ere izango dira Gasteizko jaietan

Erredakzioa 2020ko mar. 18a, 12:03
Xabi Solano

Aihotz plazako agertokian izango dira kontzertuak.

Otsailean Foru plazan izango ziren musika taldeak ezagutu ostean, Aihotz plazako kontzertuak ezagutarazi dira orain. 

Xabi Solano izango da bertako agertokira igotzen den lehena, abuztuaren 5ean, beti alboan duen trikitixak lagunduta. Esne Beltza taldearen sortzaile izandakoa bakarkako bere proiektu berriarekin etorriko da.

Abuztuaren 6an, Revolta Permanent izango da Aihotz plazan. Barakaldo taldeak asmatu egin du euskarazko rapa musika elektronikoarekin eta rock industrialarekin uztartzen. Jaietan bere azken diskoa aurkeztuko du, Lobotomiak izenekoa, iazko urte amaieran kaleratua.

Amak taldea izango da hurrengoa. Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja eta Kristina Solano (M-n ezten) batu dira bertan, eta trikitrixa, pandero eta ahotsen arteko hamaika konbinazio sortu dituzte, eta abuztuaren 7an egongo da ezagutzeko aukera.

Skaiketan donostiar taldea izango da jotzen azkena. 2008an hasi zuen ibilbidea, euskal rock erradikalaren sena ska, punk, reggae eta hip hop estiloak uztartuz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide