Miguel Villarroya Defentsa Estatu Nagusiko buruzagiak jakinarazi duenez, Larrialdietako Unitate Militarreko (UME), Lurreko Armadako eta Itsas Infanteriako militarrak astearte honetan hedatu dira Gasteizen, beste hainbat hiritan bezala. Izan ere, 28 hiritan hedatu dira Espainiako Armadako 1.820 soldadu.
Jeneralak azaldu du Gasteizen hedatuko diren militarrak Arakako basekoak izango direla. Horiekin batera, Larrialdietarako Unitate Militarreko (UME) berrogeita hamar bat kide Arakako basera iritsi dira eguerdian; hainbat konboitan igaro dira, besteak beste, Zabalgana auzotik.
Misioak Defentsa Ministerioaren agindu zuzena betetzen du.