Udaleko arreta zerbitzuetan ere aldaketak eragin dituzte koronabirusari aurre egiteko hartutako erabakiek. Bihartik aurrera, Herritarrei laguntzeko bulegoen zerbitzua 010 telefonora bideratuko da. Turismo Bulegoaren kasuan, jarduera bertan behera geratu zen igande honetan, eta Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoarena ostiralean.
Bestalde, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, larrialdietan izan ezik, ez dute aurrez aurreko arretarik emango; kasu horietan, aurretik hitzordua eskatu beharko dute hiritarrek, hurrengo helbide honetan zerrendatutako telefonoen bidez: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.
Era berean, bizileku-bazterketa egoeran dauden pertsonentzako harrera-zentroen eremuan hartu beharreko neurriak zehazten ari dira, erabiltzaileen artean gutxieneko segurtasun-distantzia bermatu ahal izateko.
Instalazioen itxierak Europa biltzar-jauregian ere izango du eragina gaurtik; azken egunetan bertan egitekoak ziren jardueren etenak eta atzeratzeak koordinatzen aritu dira, datozen egunetarako agenda hutsik utzi arte.