Koronabirusa

Txalo zaparrada koronabirusaren aurkako borrokan ari diren osasun langileen lana eskertzeko

Erredakzioa 2020ko mar. 15a, 13:00

Milaka herritar irten ziren larunbat gauean Gasteizko balkoietara, eta txalo zaparrada itzela egin zuten, koronabirusaren aurka lehen lerroan borrokan ari diren osasun langileen lana eskertzeko. 

Horietako bideo gutxi batzuk jaso ditugu ALEAn, baina hiriko bazter guztietara zabaldu zen elkartasun eta esker keinua.

Momentu honetan, Txagorritxu gainezka dago: ospitaleko zazpi solairuetako sei koronabirusak kutsatutako pazienteek okupatzen dituzte, eta datozen egunetan egoerak okerrera egingo duela ohartarazi dute langileek. Ebakuntzak eten dira, eta ebakuntza gelak ZIU bihurtu dira egoerari aurre egiteko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago