Gasteizko Udalaren hezkuntza zentroetako jarduera bertan behera geratuko da bihartik aurrera. Udalak hartu du erabakia, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza sailekin elkarlanean. Koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurri gisa erabaki dute hurrengo 15 egunetako saioak etetea.
Hala, Udalaren haurreskoletan (Haurtzaro, Sansomendi, Zaramaga, Lourdes Lejarreta eta Zabalganan), Luis Aranburu musika eskolan, Folklore akademian, Jose Uruñuela dantza kontserbatorioan eta Arte eta Lanbide eskolan bertan behera geratu da jarduera.